JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiago

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldietan parte hartuko du Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak.

XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra dagoelako. Eta bestetik, aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko.

Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen partehartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die, Otsailaren 2an eta 3an, Durangoko Landako Elkartegian antolatu diren jardunaldiak.

Horretarako, erakunde eta elkarte ezberdinetako hizlariak, martxan dauden esperientzia arrakastatsuak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditu. Bertan izango dira besteak beste arloa lantzen duten hainbat Euskaldunon Elkarte, Sorguneak taldeko kideak, Bertsozale Elkartea, EHZ Euskal Herria Zuzenean eta Irrien Lagunak proiektuko kideak.

Bizarra Lepoan Euskara Elkartea-(r)en abatarra

About Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

1995ean sortu ginen Getxon, euskararen erabilera sustatzeko normalizazioari begira eta euskal kultura indartzeko. Gure egitasmoak hauek dira: Bapiruke, GEHI eta Bizkaiera ikastaroa.
This entry was posted in euskararen normalizazioa, Intereseko gaiak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>