Triptikoa hemendik jaitsi dezakezue: udalekuak 2012
2012ko Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 21etik 24ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 28tik 31ra (biak barne). Egunero, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan ere 17:00etatik 18:30ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da ez telefonoz, ez postaz egin; ingresoaren ziurtagiriarekin (EK 3035 0108 06 1081032766) eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan *izen emate orria bete behar da.
Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira:
Lehenengo txanda (ekainaren 25etik 29ra): 40€ bazkideek / 55€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek
Bigarren (uztailaren 2tik 13ra) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 27ra): 80€ bazkideek / 110€ bazkide ez direnek / 20€ Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek.
Lehenengo txandan 30 leku egongo dira, horietatik 27 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 3 euskaraz komunikatu ezin direnentzat, hau Aldai Patronatoan izango da. Bigarren eta hirugarren txandan, eskola bakoitzeko 50 leku egongo dira, horietatik 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Azken txanda hauek Romon (5-12 urte), San Nikolas ikastolan (5-7 urte) eta J.B. Zabalan (8-12 urte) izango dira.
Animatu eta parte hartu!!
*Izen emate orria gurasoek edo tutore legalak soilik sinatu dezakete.



